Sábado 10/12/2016.

| Bizkaia

Bizkaia

Bengoetxe auzoak omenaldia egingo dio Joseba Chaparro gazteari urtero antolatzen dituzten jaietan

Bengoetxeko (Galdakao) Elkarteak urtero egiten dituzten jaiak antolatu dituzte datorren astebururako, uztailaren 17ra arte, igandea, iraungo dutenak. Edizio honetan, urtero programan sartzen diren ekintzez aparte (kalejira, sardina jatea, herri bazkaria...), Joseba Chaparrorenganako elkartasuna adieraziko da, sei hilabete koman egon eta gero ekainean komatik irten zen auzokidea, hain zuzen ere.
    • Facebook (Me gusta)
    • Tweetea!
    • Google Plus One
  • Compartir:
  • Deja tu comentario

Horretarako, eta Galadakaoko Udalaren laguntzarekin, Elkarte honek diru-bilketa herrikoi bat antolatu du Joseba Chaparro Sanchez 17 urtetako gaztea sendatzeko.

Diru-bilketa horretarako zozketa bat antolatu da, boleto bakoitzak euro bat balioko duelarik, datorren uztailaren 17an bizikleta bat zozkatuko da, Bengoetxeko jaien azken egunean. Jaien amaiera horretan, 20.00etatik aurrera, txokolatada bat ere antolatuko da, txokolate edalontzi bakoitza euro baten truke emango delarik. Ekintza bi hauen bidez lortzen den dirua Chaparroren familiarentzako izango da, semearen mediku-gastuekin laguntzeko.

Zozketarako boletoen salmenta jaien esparruan egingo da eta baita antolatzaileen bidez ere.

Seguir a teinteresa en...

KIT BUENOS DÍAS (El mejor resumen de prensa en tu mail)

Recibir noticias
    • Facebook (Me gusta)
    • Tweetea!
    • Google Plus One
  • Compartir:
  • Deja tu comentario

Kit Buenos Días

Diciembre 2016
Lun Mar Mie Jue Vie Sab Dom
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31